153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2911/2006 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitzen dizkiena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 27ko 2911/2006 Ebazpenaren bidez, honako hauek izendatu ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko barrutiko sendagile espezialista izateko: Fabiola Iratxe Oteiza Martínez andrea, María Pilar Salvador Egea andrea, Juan Ariceta Iraola jauna, Lucas Miguel Blázquez Lautre jauna eta Ana Cristina Artieda Soto andrea. Lanpostu hutsak honelaxe esleitu dira:

Fabiola Iratxe Oteiza Martínez andreari, lanpostu huts bat Bideko Ama Birjina Ospitaleko (lanpostu zenbakia: 68212).

María Pilar Salvador Egea andreari, lanpostu huts bat Bideko Ama Birjina Ospitalean (plantilla zenbakia: 67888).

Juan Ariceta Iraola jaunari, lanpostu huts bat Lizarrako "García Orcoyen" Ospitalean (lanpostu zenbakia: 63228).

Lucas Miguel Blázquez Lautre jaunari, lanpostu huts bat Tuterako "Reina Sofía" Ospitalean (lanpostu zenbakia: 64324).

Ana Cristina Artieda Soto andreari, lanpostu huts bat Tuterako "Reina Sofía" Ospitalean (lanpostu zenbakia: 67338).

Deialdia 2005eko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 24an.

Iruñean, 2006ko azaroaren 27an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.

Iragarkiaren kodea: F0619714