153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Artiberri II sektorea birzatitzeko proiektua. Behin betiko onespena

Gobernu Batzarrak 2006ko uztailaren 21ean harturiko erakabiaren bitartez erabaki da hasiera batean onestea Artiberri IIko Konpentsazio Batzordeak Berriozarren sustaturiko birzatitzeko proiektua.

2006ko 97. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 14an, eta jendaurrean egon bitartean bi alegazio aurkeztu dira:

1. Jose Luis Salcedo Izuk aurkeztua, eskatzen duena birzatitzeko prozesua geldiarazteko harik eta paratu duen errekurtsoa Epaitegian ebazten den arte. Ezetsi da, Epaitegian aurkezturiko demandak ez baitu prozesua geldiarazten.

2. ADIFek aurkeztua, eskatzen duena egungo trenbidea behin betikoz desagertzen ez den bitartean ADIFi aldi baterako esleitu behar zaizkion metro karratuak zuzentzeko. Birzatitzeko proiektuaren testua berrikusirik, ikusi da alegatzailearen eta lantalde prestatzailearen arteko akordioa lortu zela ADIFek ekarritako lurzoruen azken tratamenduaz den bezainbatean, eta hura ez da hasierako onespenaren testuan agertzen; beraz, bidezko da ADIFek aurkeztutako alegazioa baiestea eta trenbideak aldi batean ukituko duen azalera zuzentzea, osotara 8.709,50 metro karratu egiten baitu.

Ikusirik birzatitzeko proiektuaren testua, ikusten da Konpentsazio Batzordeak konplitu dituela Berriozarko Udalak egin dizkion errekerimenduak, izan ere horiek begiratzea nahitaezkoa zen testua behin betikoz onesteko.

Horiek horrela, erabaki da:

1. Behin betikoz onestea, adierazpen zatian sartutako aldaketekin, Artiberri II sektorea birzatitzeko proiektua, behar bezala eginbideturik bilkuraren espedientean agertzen dena.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151.3. artikuluan ezarritakoak bere ondorioak izan ditzan.

3. Erabaki honen berri ematea interesatuei eta jendaurreko aldian agertu ziren alegatzaileei, jakin dezaten eta behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Alkatetzari ahalmena ematea, erabaki hau aplikatu eta garatzeko behar diren agiri guztiak sina ditzan.

Argitara ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da egintza honen aurka ondoko errekurtso hauetako bat jar daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoari jarraikiz, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hilabeteko epean.

c) Bi horien aurretik, hala nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, jakinarazten den egintza eman duen udal organoari zuzendua, honen jakinarazpena egin eta biharamunetik hilabeteko epean.

Berriozarren, 2006ko abenduaren 1ean._Alkate udalburua, Benito Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: L0619073