I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2909/2006 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzurako Onkologia Medikoaren barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitzen dizkiena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 27ko 2909/2006 Ebazpenaren bidez, honako hauek izendatu ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Onkologia Medikoaren barrutiko sendagile espezialista izateko: Maite Martínez Aguillo, José Esteban Salgado Pascual eta Manuela Laura Murillo Jaso. Lanpostu hutsak honelaxe esleitu dira:
Maite Martínez Aguillo andreari, lanpostu huts bat Nafarroako Ospitalean (plantilla zenbakia: 68699).
José Esteban Salgado Pascual jaunari, lanpostu huts bat Tuterako "Reina Sofía" Ospitalean (plantilla zenbakia: 67610).
Manuela Laura Murillo Jaso andreari, lanpostu huts bat Tuterako "Reina Sofía" Ospitalean (plantilla zenbakia: 68289).
Deialdia 2005eko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 24an.
Iruñean, 2006ko azaroaren 27an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: F0619712