153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUNBERRI

Irunberriko (Nafarroa) industrialdea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2006ko azaroaren 23ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Irunberriko (Nafarroa) industrialdea urbanizatzeko proiektua, Nasuinsak eta Irunberriko Udalak sustatua.

Jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 134.5 artikuluan ezarritakoari jarraituz, herritarrek eta interesatuek bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Irunberrin, 2006ko azaroaren 24an._Alkatea, Joaquín Garde San Martín.

Iragarkiaren kodea: L0619493