153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

OLTZA ZENDEA

Iberoko UE-1 exekuzio unitateko birzatitze proiektua. Behin betiko onespena

Oltza Zendeako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2006ko azaroaren 20an egin bilkuran, besteak beste, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:

Lehendabizikoa._Behin betiko onestea Iberoko UE-1 unitatea birzatitzeko proiektua, Parque Residencial Ibero, S.L.k sustatu eta Javier Martínez Callejo eta José Luis Sola Jiménez jaunek osatzen duten taldeak prestatua, 2006ko uztailaren 20an, 1152 zenbakiarekin, Udal honetan aurkeztua.

Bigarrena._Argitara ematea erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta interesatuei igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Oltza Zendean, 2006ko azaroaren 30ean._Alkatea, Jose María Cuende Vallejo.

Iragarkiaren kodea: L0619257