II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
IRUÑA
Xehetasun azterlana, Beorlegui kaleko 52-62 zenbakietan, Canal kaleko 12an eta Atarrabiako etorbideko 51A, 51B eta 51C-n igogailua jartzeko. Behin betiko onespena
Iruñeko Udalak, 2006ko azaroaren 16ko osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
PLE 16-NOV-06 (5/CU).
"Tokiko Gobernu Batzarrak 2006-09-5ean onetsi zuen hasiera batean eta 2006ko109-6an argitaratu zen Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Beorlegui kaleko 52, 54, 56, 58, 60 eta 62 zenbakietan, Canal kaleko 12an eta Atarrabiako etorbideko 51-A, 51-B eta 51-C zenbakietan igogailua jartzeko xehetasun azterlana. Horren gaineko espedientearen jendaurreko epea iraganik, alegaziorik jaso ez denez gero, honako hau erabaki da:
1._Behin betiko onestea Beorlegui kaleko 52, 54, 56, 58, 60 eta 62 zenbakietan, Canal kaleko 12an eta Atarrabiako etorbideko 51-A, 51-B eta 51-C zenbakietan igogailua jartzeko xehetasun azterlanaren dokumentua, Antonio Gómez Couto jaunak, Couto Proyectos, S.L. ordezkatuz, tramitera aurkeztua; izan ere, hasiera batean onesten duen erabakiko determinazioen arabera zuzendu baita.
2._Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako proiektuaren ale batekin batera, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:
_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren aurrean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, bi hilabetetako epean; bestela,
_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2006ko azaroaren 28an._Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0619237