153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASCANTE

Cascanteko UER-12 eremuko urbanizazio proiektua, Iberconsa XXI. S.L.k sustatua. Behin betiko onespena

Cascanteko Udaleko Alkatetzak, 2006ko azaroaren 30eko ebazpenaren bidez, behin betiko onetsi du Cascanteko Hiri Antolamenduko Plan Orokorreko UER-12 eremua urbanizatzeko proiektua, Enrique Aranzubía Alvarez arkitektoak prestatu eta Iberconsa, XXI, S.L.k sustatua.

Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legean xedatutakoa bete dadin, eta ohartarazten da ebazpen horren aurka errekurtso hauek aurkez daitezkeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, onespena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita:

b) Nahi izanez gero, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegi edo Salaren aurrean, erabaki honen jakinarazpena hartu eta biharamunetik kontatzen hasita, bi hilabetetako epean.

Cascanten, 2006ko abenduaren 1ean._Alkatea, María Angeles Ochoa Gorrindo.

Iragarkiaren kodea: L0619236