153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAKAIKU

UE-4 unitatearen xehetasun azterlana. Hasierako onespena

"Ion Ander Luis arkitektoak prestaturik, Miguel Luis Ezquerra jaunak aurkeztu zuen UE-4 unitatearen xehetasun azterlana, Udaleko arkitektoari egin zitzaion kontsulta eta horren adostasun txostena ikusita, Herri Lanetako Departamentuaren txostenaren zain, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, alkate udalburu gisa ditudan eskurantzak erabiliz, honako hau ebatzi dut:

Hasiera batean onestea UE-4 unitatearen xehetasun azterlana eta 20 egun balioduneko jendaurreko epea irekitzea iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina. Iragarkia bi egunkaritan ere argitaratuko da.

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, dokumentua behin betiko onesteko igorriko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Bakaikun, 2006ko azaroaren 20an._Alkatea, Javier A. Anda Landa.

Iragarkiaren kodea: L0618926