153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ESTERIBAR

Urbanizazio proiektua. Behin betiko onespena

Francisco Javier Borda Garde alkate udalburuaren 195/2006 ebazpena.

Francisco Javier Borda Garde alkate udalburuaren 195/06 ebazpenaren bidez, Altos de Zuriáin, S.L.k eskaturik, tramitatu zen Zuriaingo herriguneko S-1 eta S-2 urbanizatzeko proiektua eta Alkatetzak 2006ko ekainaren 21eko 111/06 Ebazpenaren bidez hasiera batean onetsi zuen (2006ko 85. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, uztailaren 17koa). Jendaurreko epea iraganik, bi alegazio aurkeztu dira: Pedro José Orradre Amezqueta jaunak bata eta Eduardo Zubiri Errea jaunak, bestea.

Altos de Zuriáin sustatzailearen txostena aztertu zen, baita Udalaren aholku-emaile juridikoak, Nagore jaunak, aurkeztutakoa ere, egindako alegazioei erantzuten dietenak.

Kontuan hartuz II. eranskinean jaso direla talde prestatzailearen txostenak, aipatu alegazioak parte batean onestearen ondoriozko aldaketak jaso dituztenak.

Kontuan hartuz II. eranskinean Iruñerriko Mankomunitatearen iritziak jaso direla eta 2006ko urriaren 11n oniritzia eman zaiela.

Kontuan hartuz bidezkoa dela onestea, azaroaren 20ko 14/2003 Lege Organikoaren 21.1.j) artikuluari jarraituz.

Alkatetzak honako hau ebatzi du:

a) Behin betiko onestea Zuriaingo herriguneko S-1 eta S-2 mugaketaren urbanizazio proiektua, Altos de Zuriáin, S.L.k sustatua.

b) Behin betiko onespena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

c) Erabaki hau sustatzaileari eta Orradre zein Zubiri jaun alegatzaileei jakinaraztea, eta adieraztea erabaki honen aurka errekurtso hauek aurkez ditzaketela:

administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina. Nolanahi ere, aldez aurretik eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, ebazpena eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bestela, gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

Esteribarren, 2006ko azaroaren 13an._Alkatea, Francisco Javier Borda.

Iragarkiaren kodea: L0618859