153. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 22a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

AÑORBE

Aurrekontuko 3/2006 aldaketa

Añorbeko Udaleko alkate udalburuaren 2006ko urriaren 20ko ebazpena, hasiera batean onesten duena aurrekontuko 03/2006 aldaketa, kreditu soberakinak gehitzeko:

"Ikusirik Udaleko Kontu Hartzailetzak 2006ko urriaren 20an luzaturiko txostena, 2005eko ekitalditik heldu diren kreditu soberakinak sartzeko, Añorbeko Ikastetxe Publikoko obrak finantzatzeko.

Kontuan harturik obra horiek 2006ko ekitaldi honetan egin direla.

Ikusirik finantzaketa lotetsia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina, hain zuzen ere 2005eko ekitaldiko aurrekontuaren likidaziotik heldu dena.

Alkatetza honek, legeak esleiturik dituen eskumenak erabiliz,

Ebatzi du:

Lehenbizikoa._Hasiera batean onestea aurrekontuko aldaketa hau, kreditu gerakinak sartzeko:

Aurrekontuko 3/2006 aldaketa, kreditu gerakinak sartzeko.

GASTUAK:

Kontusaila: 42262201 Ikastetxe publikoa eraikitzea.

Zenbatekoa: 137.052,00 euro.

DIRUSARRERAK:

Kontusaila: 872. Finantzaketa lotetsia duten gastuetarako diruzaintzako gerakina.

Zenbatekoa: 137.052,00 euro.

Bigarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea."

Añorben, 2006ko urriaren 20an._Alkate udalburua, José Manuel Urricelqui Lafuente.

Iragarkiaren kodea: L0618828