I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
2858/2006 EBAZPENA, azaroaren 27koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak izendatu, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Neurologiako barrutiko sendagile espezialista lanetan aritzeko, eta lanpostu hutsak esleitzen dizkiena.
Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, azaroaren 27ko 2858/2006 Ebazpenaren bidez, honako hauek izendatu ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Neurologiako barrutiko sendagile espezialista izateko: María Ivonne Jericó Pascual andrea eta Roberto Muñoz Arrondo jauna. Lanpostu hutsak honelaxe esleitu dira:
María Ivonne Jericó Pascual andreari, lanpostu huts bat Bideko Ama Birjina Ospitalean (lanpostu zenbakia: 63307).
Roberto Muñoz Arrondo jaunari, lanpostu huts bat Tuterako "Reina Sofía" Ospitalean (lanpostu zenbakia: 68759).
Deialdia 2005eko 127. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 24an.
Iruñean, 2006ko azaroaren 27an._Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: F0619719