I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.1. XEDAPEN OROKORRAK
1.1.3. Foru Aginduak
487/2006 FORU AGINDUA, abenduaren 12koa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emana, Nafarroako Ogasun Publikoaren dirubilketan aritzen diren entitate laguntzaileek funtsak sartu eta dokumentuak aurkeztu edo telematikaz igortzeko epeak eta datak, 2007koak, finkatzen dituena.
Nafarroako Foru Komunitatearen dirubilketa erregelamenduaren II. liburuaren II. kapituluan (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretua) Nafarroako Ogasun Publikoari dirubilketa kudeatzeko laguntza ematen dioten finantza entitateekiko harremanak arautzen dira.
Erregelamendu horretako 81.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak finkatuko du zein toki, epe, modu eta beste baldintzatan eginen duten dirusarrera eta nola bidaliko duten informazioa entitate laguntzaileek.
Egun baliodunen kokapenean urtetik urtera izaten diren aldaketak direla-eta beharrezkoa da hamabostaldien egutegia urtero finkatzea, erregelamendu horretako 81.2 artikuluaren arabera (Iruñeko egun baliogabeak).
Horrenbestez,
AGINDU DUT:
Lehenbizikoa._Nafarroako Zerga Ogasunaren entitate laguntzaileek egindako dirubilketari buruzko dokumentazioa aurkeztu edo telematikaz igortzeko eta Nafarroako Foru Komunitatearen kontu korronte orokorrean ordaintzeko epeak eta egunak honakoak izanen dira 2007. urtean:
Urtarrila 1.a 1 06/12/21etik 07/01/05era Urtarrilak 10 Urtarrilak 12
Urtarrila 2.a 2 01/06tik 01/22ra Urtarrilak 26 Urtarrilak 29
Otsaila 1.a 3 01/23tik 02/05era Otsailak 9 Otsailak 12
Otsaila 2.a 4 02/06tik 02/20ra Otsailak 26 Otsailak 27
Martxoa 1.a 5 02/21etik 03/05era Martxoak 9 Martxoak 12
Martxoa 2.a 6 03/06tik 03/20ra Martxoak 26 Martxoak 27
Apirila 1.a 7 03/21etik 04/10era Apirilak 16 Apirilak 17
Apirila 2.a 8 04/11tik 04/20ra Apirilak 25 Apirilak 27
Maiatza 1.a 9 04/21etik 05/07ra Maiatzak 11 Maiatzak 14
Maiatza 2.a 10 05/08tik 05/21era. Maiatzak 25 Maiatzak 28
Ekaina 1.a 11 05/22tik 06/05era. Ekainak 11 Ekainak 12
Ekaina 2.a 12 06/06tik 06/20ra. Ekainak 25 Ekainak 27
Uztaila 1.a 13 06/21etik 07/05era. Uztailak 10 Uztailak 12
Uztaila 2.a 14 07/06tik 07/20ra. Uztailak 26 Uztailak 27
Abuztua 1.a 15 07/21etik 08/06ra abuztuak 10 Abuztuak 13
Abuztua 2.a 16 08/07tik 08/20ra Abuztuak 24 Abuztuak 27
Iraila 1.a 17 08/21etik 09/05era Irailak 10 Irailak 12
Iraila 2.a 18 09/06tik 09/20ra Irailak 25 Irailak 27
Urria 1.a 19 09/21etik 10/05era Urriak 10 Urriak 11
Urria 2.a 20 10/06tik 10/22ra Urriak 26 Urriak 29
Azaroa 1.a 21 10/23tik 11/5era Azaroak 9 Azaroak 12
Azaroa 2.a 22 11/06tik 20/11ra Azaroak 26 Azaroak 27
Abendua 1.a 23 11/21etik 12/5era Abenduak 10 Abenduak 12
Abendua 2.a 24 12/06tik 12/20ra Abenduak 26 Abenduak 27
Bigarrena._Hamabostaldi bakoitzean bildutako dirusarrerak kontu korronte orokorrean abonatzeko aginduaren dokumentua fax bidez igorri beharko da Diruzaintza Ataleko 9482292951 telefono zenbakira aurrerago xedatutakoan balio-datarako finkatu den eguneko 15:00ak baino lehen.
Hirugarrena._Foru agindu hau jakinaraztea Dirubilketa Zerbitzuari, Aurrekontu eta Diruzaintza Zerbitzuari, Kontabilitate eta Kontu-hartzailetza Zerbitzuari, Dirubilketaren Kontrol eta Aplikazio Atalari, Diruzaintza Atalari eta finantza entitate laguntzaileei.
AZKEN XEDAPENA
Foru agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra._Ekonomia eta Ogasun kontseilaria, Francisco J. Iribarren Fentanes.
Iragarkiaren kodea: F0619685