I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
OSASUN DEPARTAMENTUA. Farmazietarako baimena.
Osasun Departamentuko zuzendari nagusiak, irailaren 20ko 1822/2006 Ebazpenaren bitartez, Arantzazu Arteaga San Román andreari baimena eman dio Murietan (Lizarra-Gasteiz errepidea, 23 zenbakian) farmazia bat irekitzeko, bai titularrak, bai proposatutako tokiak Farmaziako laguntzari buruzko azaroaren 16ko 12/2000 Foru Legean eta indarra duten arauetan ezarritako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2006ko irailaren 20an._Osasun Departamentuko zuzendari nagusia, Francisco Javier Sada Goñi.
Iragarkiaren kodea: F0616879