147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

NOAIN (ELORTZIBAR)

Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 3. eremuko U.E. 3.7.1 exekuzio unitatearen hirigintza hitzarmena, Nueva Albañilería, S.L.k, Zuluetako Kontzejuak eta Noain-Elortzibarko Udalak sustaturik. Hasierako onespena

Noain-Elortzibarko Udalak, 2006ko azaroaren 7an egin bilkuran, bertaratu guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Zuluetako 3. eremuko U.E. 3.7.1 exekuzio unitateko hirigintza hitzarmena, Nueva Albañilería, S.L.ren, Zuluetako Kontzejuaren eta Noain-Elortzibarko Udalaren artekoa, betiere txosten teknikoaren eta txosten juridikoaren zehaztapenak kontuan hartuz. Iragarki hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da, hogei egunean aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 23. artikuluari eta ondokoei jarraituz.

Noainen, 2006ko azaroaren 8an._Alkate udalburua, Miguel Elizari Reta.

Iragarkiaren kodea: L0618237