147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Sergio Ichaso Gazpio jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abuztuaren 8ko 1429/2006 Ebazpenaren kontra, Gorputz-hezkuntza espezialitateko izangaien zerrendari dagokionez.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesatu guztiei honen berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.).

Iruñean, 2006ko urriaren 24an._Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Pilar Alvarez Asiáin.

Iragarkiaren kodea: F0616989