147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MARTZILLA

2.1. sektoreko urbanizazio proiektua. Hasierako onespena

Martzillako Udalak, 2006ko azaroaren 13ko 353 ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Martzillako Arau Subsidiarioen 2.1 sektorea urbanizatzeko proiektua, Q-MARCIPLAN, S.L.k aurkezturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76 eta 134. artikuluetan ezarritakoa aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesatuek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Martzillan, 2006ko azaroaren 13an._Alkatea, José María Abárzuza Goñi.

Iragarkiaren kodea: L0618215