147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

Birzatitzeko proiektua eta hirigintza hitzarmena. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen 2006ko azaroaren 13an, hasiera batean onesteko Vianako Udal Planeko UE-2 unitatea birzatitzeko proiektua eta hirigintza hitzarmena, Construcciones Antonio Santander e Hijos, S.L.k sustaturik.

Espediente horiek jendaurrean egonen dira 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2006ko azaroaren 13an._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0618209