II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
ZANGOZA
Katastroko 5. poligonoko 1129. lurzatiaren xehetasun azterlana (U.C.-2). Behin betiko onespena
Zangozako Udalak, 2006ko irailaren 21ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honela dioen erabakia hartu zuen:
1. Behin betikoz onestea José Miguel San Miguel Ibáñez jaunak aurkezturiko xehetasun azterlana, eraikin bateko estalkia aldatzeko katastroko 5. polígonoko 1129. lurzatian - hirigintzako araudi partikularrak U.C.2 deitzen duen eremuan; hori guztia, Juan Miguel Pérez Equiza arkitektoak prestaturiko dokumentazio teknikoaren arabera (2006ko maiatzaren 30ean ikus-onetsia) eta udal arkitektoak espedienteari gehitu dion txostenean dauden determinazioekin.
2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Zangozan, 2006ko urriaren 30ean._Alkatea, José Luis Lorenzo Elvás.
Iragarkiaren kodea: L0617947