147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

1285/2006 EBAZPENA, azaroaren 15ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Eguarasko Kontzejua iraungitzeko espedientea jendaurrean jarri eta Atezko Udalari eta Eguarasko Kontzejuari entzutea ematea xedatzen duena.

Eguarasko Kontzejuko 24 bizilagunek eskatu diote Nafarroako Gobernuari Eguarasko Kontzejua toki entitate gisa iraungitzeko, eta kopuru horrek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 44.1. artikuluko 1. idatz-zatiko a) letran ezarritako gehiengoa osatzen du. Atezko udalak hori adierazten duen udal erabaki bat aurkeztu du, 2006ko urriaren 30ekoa.

Espedientearen izapideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 84. eta 86. artikuluetan xedatutakoaren arabera egin direnez, bidezko da Atezko Udalari eta Eguarasko Kontzejuari entzutea ematea eta Kontzejuaren iraungipen espedientea jendaurrean paratzea hilabetez.

Horrenbestez, Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen otsailaren 24ko 41/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Eguarasko Kontzejuaren iraungipen espedientean Atezko Udalari eta Kontzejuari berari hilabetez entzutea ematea eta espedientea epe berean paratzea jendaurrean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz, edozein pertsona fisiko edo juridikok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak egin ahal ditzan.

2. Ebazpen hau Atezko Udalari eta Eguarasko Kontzejuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Toki Entitateen Erregistroan oharra sartzeko agindua ematea, urriaren 25eko 288/1990 Foru dekretuaren 5. artikuluarekin bat.

Iruñean, 2006ko azaroaren 15ean._Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Angel Serrano Azcona.

Iragarkiaren kodea: F0618375