147. ALDIZKARIA - 2006ko abenduaren 8a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

Udal Planaren aldaketa puntuala

2006ko martxoaren 31ko batzarrean hasiera batez onartu zen hirigintza planaren aldaketa puntuala, 4. poligonoko 203, 204, 229, 292, 293 eta 300. lurzatien sailkapenari dagokionez. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, egunkarietan eta udal oholean argitaratu ondoren, ez da inongo alegaziorik aurkeztu. Kontuan hartuz Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Departamenduak egindako txostenaren arabera determinazio xehekatutzat hartzen dela, behin betiko onespena Udalari dagokio.

Leitzako Udalbatzak, 2006ko urriaren 27ko batzarrean behin betikoz onartu zuen Leitzako Udal Planaren aldaketa puntuala, 4. poligonoko 204 (4009 metro kuadro), 229 (3854 metro kuadro), 292 (4558 metro kuadro), 293 (1500 metro kuadro) eta 300 (1684 metro kuadro) lurzatietako puska batzuen sailkapenari dagokionean. Helburua, baso-lurzoru izatetik lurzoru urbanizaezin babestuaren kategoriara pasatzea da, ustiapen naturalerako erabilera duen lurzoruaren azpikategorian.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan ezarritakoari jarraituz aditzera ematen da.

Leitzan, 2006ko azaroaren 15ean._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0618345