139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.3. Nahitaezko Desjabetzapenak

ERABAKIA, 2006ko azaroaren 6koa, Nafarroako Gobernuak hartua, "Egaibarko hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuaren exekuzioak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzea egiteko, presakoa dela adierazten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak, ekainaren 14ko 557/2006 Ebazpenaren bidez, aipatutako proiektua eta ukitutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jarri zituen hamabost egunez.

Jendaurreko aldiaren epea bete delarik, Toki Administrazioko kontseilariak, urriaren 23ko 1169/2006 Ebazpenaren bidez, behin betiko onespena eman zion aipatu proiektuari, eta erabaki zuen aurkeztutako alegazioen gainean ebazpen horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera.

Lan horiek garrantzi handikoak eta presakoak dira, Antzin, Mendilibarri, Legaria, Murieta eta Abaigar herriei hondakin uren saneamendurako azpiegitura egokiak eman behar baitzaizkie.

Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Toki Azpiegiturak, S.A. (NILSA) enpresak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzeak ukituriko ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Egaibarko hondakin uren tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2006ko azaroaren 6an._Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0617752