139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.2. Kontratazio administratiboa

1079/2006 EBAZPENA, urriaren 24koa, Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiak emana, UTE Tierra Estella enpresari otsailaren 12ko 24/2004 Foru Aginduaren bidez esleitu zitzaion eskola garraiorako kontratua (09/04 espedientea, Lizarrako barrutikoa) aldatu eta berritzeko baimena ematen duena.

Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuaren txostena ikusirik, zeinean proposatzen baita 24/2004 Foru Aginduaren bidez UTE Tierra Estella enpresari esleitu zitzaion eskola garraioaren zerbitzua aldatzea (09/04 espedientea).

Hezkuntza kontseilariak maiatzaren 19an emandako 100/2005 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz, Hezkuntza Departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren aldi baterako ordezkoak izendatzen baititu eta Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia ez dagoenez.

EBATZI DUT:

1. UTE Tierra Estella enpresak duen eskola garraiorako kontratua (09/04 espedientea, Lizarrako barrutikoa) aldatzea. Aldaketa hori Lizarrako "Remontival" HLHIPra joateko beste autobus bat kontratatzean datza, Aiegiko ikasle kopurua handitu baita. Aipatu aldaketak 29.920 euro 29.920 gehitzea dakar.

2. Espediente horren barrenean, kontratua 2006-2007 ikasturterako luzatzeko baimena ematea, ebazpen honen eranskinean azaltzen diren zerbitzu eta prezioen arabera. Guztira 270.416,96 euro izanen dira.

3. 2006-2007 ikasturterako kontratazio horrek dakarren gehieneko gastua, 270.416,96 eurokoa izanen dena, baimentzea. Horietatik 104.479,28 euro, irailetik abendura bitarterako, 2006ko aurrekontukoak dira eta departamentuko gastuen aurrekontu indarduneko "Eskola garraioa" izeneko 410004 41150 2230 324100 kontusailaren kargura ordainduko dira; gainerakoa, 165.937,68 euro, 2007ko urtarriletik ekainera bitarterako, 2007ko gastuen aurrekontuan dagokion kontusailaren kargura, Nafarroako 2006ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 18/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

4. Ebazpen honetan ezarritakoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

5. Ebazpen hau eta eranskina igortzea esleipena hartzen duen enpresari, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraioaren Antolamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuari, kontu-hartzaile delegatuari, Hezkuntza Departamentuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Ikastetxeen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzuari, Ikasketetarako Laguntzen Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Zerbitzu Osagarrien Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2006ko urriaren 24an._Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Arteaga Ruiz jauna Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusia ordezkatuz.

Iragarkiaren kodea: F0617511