139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

74/2006 FORU DEKRETUA, urriaren 30ekoa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko hainbat departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu beharrak direla, gaur egun esleiturik dauzkaten helburuetara moldatzeko. Proposatutako aldaketek ez dute gastuen aurrekontuko I. kapituluan gehikuntzarik ekarriko.

Kontu-hartzailetzak adostasun txostena eman du.

Hori horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariak proposatuta eta Nafarroako Gobernuak 2006ko urriaren 30eko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Plantilla organikoaren aldaketak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzea:

1. Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Dotazio ekonomikoa dute indarra duen aurrekontuaren I. kapituluko kontusailetan.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua:

Barne Zuzendaritza Nagusia:

_Lehenbiziko mailako behargin lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 644 zenbakia duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua:

_Erdi mailako euskara teknikari lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa; plantilla organikoan 7454 zenbakia duena.

Ekonomia eta Ogasun Departamentua:

Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusia:

_Nekazaritzako ingeniari tekniko lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 3737 zenbakia duena.

Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusia:

_Sistema informatikoetako ofizial teknikoen bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 3476 eta 6149 zenbakiak dutenak.

Osasun Departamentua:

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua:

Lizarrako Osasun Barrutia.

_Botikari lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 63097 zenbakia duena.

Bideko Ama Birjina Ospitalea.

_Industria maisu lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 64117 zenbakia duena.

Nafarroako Ospitalea.

_BSE/Urologiako albokoaren lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 63459 zenbakia duena.

_ZGA lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 62247 zenbakia duena.

_Menpeko lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, plantilla organikoan 62541 zenbakia duena.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentua:

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua:

_Telefonista lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 2853 zenbakia duena.

2. Ondotik adierazten diren lanpostuak sortu dira. Dotazio ekonomikoa dute indarra duen aurrekontuaren I. kapituluko kontusailetan:

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua:

Barne Zuzendaritza Nagusia:

_Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 7925 zenbakia duena.

Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutua:

_Goi mailako tituludun lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, ingelesa eta frantsesa jakin beharrekoa, plantilla organikoan 7926 zenbakia duena.

Ekonomia eta Ogasun Departamentua:

Europako Aferen eta Plangintzaren Zuzendaritza Nagusia:

_Arkitekto tekniko lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 7927 zenbakia duena.

Informazioaren Gizarterako Zuzendaritza Nagusia:

_Sistema informatikoetako goi mailako teknikari lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 7928 zenbakia duena.

Osasun Departamentua:

Osasunbidea:

Lizarrako Osasun Barrutia.

_Gidari lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 68787 zenbakia duena.

Bideko Ama Birjina Ospitalea.

_Ingeniari tekniko lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 68794 zenbakia duena.

Nafarroako Ospitalea.

_Osasun kudeaketako teknikari lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 68796 zenbakia duena.

_Zeladoreen bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, plantilla organikoan 68797 eta 68799 zenbakiak dutenak.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentua:

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutua:

_Administrari laguntzaile lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 7929 zenbakia duena.

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen uztailaren 3ko 44/2006 Foru Dekretuaren aldaketa.

Uztailaren 3ko 44/2006 Foru Derketuaren 1. artikulua aldatu da. Hona hemen aldaketa: Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko garbitzaileen lanpostu hutsen plantillako zenbakiak soilik 6313 eta 6353 izanen dira.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena._Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari ahalmena eman zaio foru dekretu hau garatu eta betetzeko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena._Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2006ko urriaren 30ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma._Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariaren ordezko kontseilaria (Nafarroako Gobernuko lehendakariak urriaren 25ean emandako 12/2006 Foru Dekretua), Alberto Catalán Higueras.

Iragarkiaren kodea: F0617540