139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1330/2006 EBAZPENA, azaroaren 6koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Kudeaketako Eskalako karrerako funtzionario bat izendatzen duena.

Ikusirik unibertsitate honetako Administrazio Kudeaketa Eskalan barne-sustapeneko prozeduraren bidez sartzeko, 1131/2005 ebazpenak dei egindako hautaprobetarako epaimahai kalifikatzailearen proposamena, eta egiaztaturik izangaiak betetzen dituela Nafarroako Unibertsitate Publikoko Administrazio Kudeaketako Eskalako karrerako funtzionario izendatzeko deialdiak eskatzen zituen baldintzak.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Kudeatzailearen proposamena ikusi eta gero.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehena._Jarraian aipatutako izangaia unibertsitate honetako Administrazio Kudeaketako Eskalako karrerako funtzionario izendatzea, horretarako deitu ziren hautaprobetan lortutako azken puntuazioaren arabera:

Deiturak eta izena: Gastearena Garcia, M.ª José. NAN: 29148787 J. Esleitutako lanpostua: 56 Kudeaketaria O.L. Kultura Jardueren Atala. Maila: 22. L.M.: G.

Bigarrena._Izendatutako funtzionarioak hilabeteko epea dauka lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke Errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, azaroaren 6an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0617803