139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ERROIBAR

Lur trukea

Erroko Kontzejuak, 2006ko urriaren 20an egindako bilkura berezian, kalifikazio juridikoa aldatu ondoren, lur batzuk trukatzea erabaki du María Encarna Erro Eugui andrearekin. Hona lur horien identifikazioa eta deskripzioa:

Kontzejuaren partetik: pilotalekuko finkako zelaia (4. poligonoko 28. lurzatitik banandu beharrekoa). Azalera: 183 m². Gañekoetxeko sarbide-aldapa. Azalera: 74 m².

María Encarna Erro Eugui andrearen partetik: Elizpeko ezponda, 4. poligonoko 27. lurzatitik banandua. Azalera: 708 m². Lurzatien berrantolamenduko bidea, 4 metro zabal, Elizpetik banandua: 4. poligonoko 27. lurzatia. Azalera: 394 m².

Kontzejuaren lur horien kalifikazio juridikoa aldatzeko eta soberako lurzati bezala kalifikatzeko espedienteak irekitzea erabaki da. Honela osatzen dira espediente horiek: katastroko planoa-ortoargazkia, balio justuaren balorazio teknikoa, egokieraren gaineko erabakia eta espediente horien justifikazioa.

Erabaki hau jendaurrean egonen da hilabetez, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Erron, 2006ko azaroaren 6an._Kontzejuburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L0617583