139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CASCANTE

Ehiza barruti publikoa zabaltzeko erabakia

Cascanteko Udalak, 2006ko urriaren 31ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, erabaki zuen beharrezko tramiteak egitea Cascanteko ehiza barrutia zaballdu eta Huertecilla, Los Arenales eta Riolombo alderdietako 117,80 hektarea sartzeko bertan.

Barrutia zabaltzeko asmoa aurrera eramateko, Cascanteko Udalak ukituriko lurren jabeen adostasuna beharko du; hortaz, jakinarazten da ezen alderdi horietan lurrak izan eta Cascanteko ehiza barrutian sartzerik nahi ez duten jabeek hamar egun balioduneko epea izanen dutela, idazki hau argitaratu eta biharamunetik, Cascanteko Udalari berariaz adierazteko ez dituztela beren lurrak sartu nahi Cascanteko ehiza barruti publikoan. Epe horretan ez bada Udalean halako adierazpen berariazkorik jasotzen lurrak barrutian sartzearen aurka, barrutia zabaltzearekin ados daudela ulertuko da.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2006ko azaroaren 3an._Alkate udalburua, María Angeles Ochoa Gorrindo.

Iragarkiaren kodea: L0617599