II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BERRIOBEITI
Xehetasun azterlana, Aitzoaingo BP-1.14 unitatean. Hasierako onespena
Berriobeitiko Udaleko alkateak, 2006ko urriaren 3ko ebazpenean, erabaki zuen hasiera batean onestea Aitzoaingo BP-1.14. unitateko xehetasun azterlana, Javier San Martín jaunak sustatua, Estación de Servicio Aralar, S.L. ordezkatuz.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onets dadin igorriko da, bidezko bada.
Berriobeitin, 2006ko urriaren 3an._Alkatea, José María Irisarri.
Iragarkiaren kodea: L0617554