139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

MENDIGORRIA

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2006ko urriaren 26an egin osoko bilkuran, Udalaren 2006ko aurrekontuko aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Mendigorrian, 2006ko urriaren 30ean._Alkatea, Jesús María Azcoiti Narvaiz.

Iragarkiaren kodea: L0617640