139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

CADREITA

Aurrekontuko 1/2006 aldaketa. Hasierako onespena. Kreditu gehikuntzak

Cadreitako Udalak, 2006ko urriaren 10ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2006ko aurrekontu orokor eta bakarreko 1 zenbakiko aldaketa, kreditu gehikuntzen gainekoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea udal idazkaritzan egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondotik, herritarrek eta interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Epe hori erreklamaziorik jaso gabe amaitzen bada, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.

Cadreitan, 2006ko urriaren 27an._Alkatea, Alfonso Montori Prat.

Iragarkiaren kodea: L0617594