139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1329/2006 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitate honetako Zerbitzuetako Laguntzaileen Eskalako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.

Ikusirik unibertsitate honetako Zerbitzuetako Laguntzaileen Eskalan sartzeko hautaprobetako epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena, hautaprobetarako deialdia irailaren 16ko 1010/2005 Ebazpenaren bidez egin baitzen, eta egiaztaturik izangaiek betetzen dituztela karrerako funtzionario izateko deialdiak eskatzen zituenak.

Kontuan hartuz badirela Zerbitzuetako Laguntzaileen lau lanpostu huts, 12 mailakoak, txandakakoak, 128, 129, 130 eta 132 zenbakidunak, Irakaskuntza Laguntzeko eta Ikasleen Gaietarako Zerbitzuko Ikasleentzako Argibide Bulegoari atxikiak guztiak.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Kudeatzaileak proposaturik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Unibertsitate honetako Zerbitzuetako Laguntzaileen Eskalako karrerako funtzionario ondokoak izendatzea:

LAN-

_ELBARRITUENTZAKO TXANDA

De Carlos Izquierdo, M.ª Eugenia 33417159 128 Zerbitzuetako lag. 14 T

_TXANDA LIBREA

Fernández Gil, Montserrat 15844639 129 Zerbitzuetako lag. 14 T

Iñigo Berrio, Isabel 15852455 130 Zerbitzuetako lag. 14 T

Huarte Estanga, Xabier 72674281 132 Zerbitzuetako lag. 14 T

Lanaldiak: T: Txandaka.

Bigarrena._Izendatutako funtzionarioek hilabeteko epea daukate lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Hirugarrena._Lanpostuaren jabetza hartzen dutenean, izendatutako funtzionarioek dagokien deklarazioa egin beharko dute, Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko arauei begira.

Laugarrena._Izendapen hauek 2006ko gastu-aurrekontuaren kargura egingo dira.

Bosgarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Seigarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta interesdunak, nahi badu, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2006ko azaroaren 7an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0617801