139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Eskaintza Publikoa, oposizioak eta lehiaketak

UZTARROZE

2006ko plantilla organikoa

Uztarrozeko Udalak, 2006ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen Udaleko lanpostuen 2006ko plantilla organikoa onestea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, hala agintzen baita Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 236. artikuluan eta harekin bat datozenetan:

Funtzionarioen plantilla organikoa

Lanpostua: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Funtzionarioen izenen zerrenda

Deiturak eta izena: hutsik. Maila: A. Lanpostua: Udaleko idazkaria, Izabako Udalarekin partekatua. Administrazio egoera: hutsik. Merezimendu berezia: euskaraz jakitea, 3. jakite maila duena (5. urratsa, ahoz nahiz idatziz).

Administrazio kontratudunen plantilla organikoa

Lanpostua: bitarteko idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda

Deiturak eta izena: Goicoechea Yábar, Manuel. Maila: A. Lanpostua: bitarteko idazkaria, Izabako Udalarekin partekatua. %22, 13,24 eta 10. Administrazio egoera: jardunean.

Aldi baterako lan-kontratudunen plantilla organikoa

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen zerrenda

Deiturak eta izena: Alastuey Ezquer, Joaquín. Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Administrazio egoera: jardunean.

Uztarrozen, 2006ko uztailaren 6an._Alkate udalburua, Conrado Orduna Larriqueta.

Iragarkiaren kodea: L0617613