139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1328/2006 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, unibertsitate honetako Mendekoen Eskalako karrerako funtzionarioak izendatzen dituena.

Ikusirik Unibertsitate honetako Mendekoen Eskalan sartzeko hautaprobetako epaimahai kalifikatzaileak egindako proposamena, hautaprobetarako deialdia irailaren 16ko 1009/2005 Ebazpenaren bidez egin baitzen, eta egiaztaturik izangaiek betetzen dituztela karrerako funtzionario izateko deialdiak eskatzen zituenak.

Kontuan hartuz badirela mandatarien hamasei lanpostu huts, 12 mailakoak, 17, 95, 96, 97, 98, 99, 100, 101, 103, 105, 106, 109, 111, 112, 117 eta 125 zenbakidunak, Zerbitzu Orokorretako Atalari atxikiak guztiak.

Ikusirik Langileen Kudeaketarako Ataleko buruak egin duen txostena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ontzat eman duena.

Kudeatzaileak proposaturik.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Estatutuen 40. artikuluan esleituta dauzkadan eskumenak betez,

EBATZI DUT:

Lehenengoa._Unibertsitate honetako Mendekoen Eskalako karrerako funtzionario izendatzea:

LAN-

_ELBARRITUENTZAKO TXANDA

De Carlos Izquierdo, M.ª Eugenia 33417159 111 mandataria 12 G

Suescun Garcia, Fernando 18210529 117 mandataria 12 G

Sorbet Villanueva, Felix Alberto 29155754 101 mandataria 12 A

_TXANDA LIBREA

Zabalza Irigoyen, M.ª Ascensión 15851789 106 mandataria 12 A

Sandúa Domblás, Amaya 44617224 95 mandataria 12 A

Crespo Crespo, Olga 29143974 96 mandataria 12 A

Albira Sola, Koldo 33433656 99 mandataria 12 A

Huarte Estanga, Xavier 72674281 125 mandataria 12 A

Lus Aquerreta, Marina 72690900 97 mandataria 12 A

Martínez Martínez, José Juan 44614857 100 mandataria 12 A

Sola Zapata, Elena 18203305 105 mandataria 12 A

Caparroso Ultra, Francisco José 16015064 103 mandataria 12 A

Reclusa San Andrés, M.ª Angeles 15804580 17 mandataria 12 A

Piñeiro Larrasoaña, Victor Manuel 33440443 109 mandataria 12 A

Oquiñena Marco, Joaquin M.ª 29137365 98 mandataria 12 A

Mancho Goicoa, Natividad 29137338 112 mandataria 12 A

Lanaldiak: G: Goizez. A: Arratsaldez.

Bigarrena._Izendatutako funtzionarioek hilabeteko epea daukate lanpostuaz jabetzeko, ebazpen hau "Estatuko Aldizkari Ofizialean" argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Hirugarrena._Lanpostuaren jabetza hartzen dutenean, izendatutako funtzionarioek dagokien deklarazioa egin beharko dute, Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzko arauei begira.

Laugarrena._Izendapen hauek 2006ko gastu-aurrekontuaren kargura egingo dira.

Bosgarrena._Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Seigarrena._Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, eta interesdunak, nahi badu, berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezake errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena jakinarazi eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2006ko azaroaren 7an._Errektorea, Pedro Burillo López.

Iragarkiaren kodea: F0617802