139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

LEITZA

2007ko karga-tasak

Leitzako Udalak, 2006ko urriaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1._2007. urterako karga-tasa hauek finkatzea:

_Hirilurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,2811.

_Landalurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: %0,702.

_Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: %4.

_Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga:

-igoeraren urteko portzentajeak:

-5 urte bitarte: %2,75.

-5 eta 10 urte bitarte: %2,65.

-10 eta 15 urte bitarte: %2,55.

-15 eta 20 urte bitarte: %2,55.

_Karga-eskala: %8.

_Jarduera ekonomikoen gaineko zerga, indizea: 1,4.

Erabaki honek indar hartuko du 2007ko urtarrilaren 1ean.

2._Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Hori dena argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da erabaki honen aurka hurrengo helegiteak tarteratu daitezkela:

a) Aldez aurretik eta hala nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita,

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendurik, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratzen den egunetik hasita.

Leitzan, 2006ko azaroaren 3an._Alkatea, Patxi Saenz Lazcano.

Iragarkiaren kodea: L0617559