139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

GORZA

Udal zergen karga-tasak, indizeak eta portzentajeak 2007. urterako

Gorzako Udalak, 2006ko irailaren 15ean egin osoko bilkuran, honako karga-tasa, indize eta ehuneko hauek finkatu zituen 2007ko ekitaldirako:

1. Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,350 izanen da.

2. Landalurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,676 izanen da

3. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4. Eraikuntza, obra eta instalazioen gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa %2 izanen da.

5. Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legeko 175 eta 176. artikuluetan ezarri gutieneko ehunekoak aplikatuko dira.

6. Foru legeak ezartzen duena izanen da zirkulazioaren gaineko karga-tasa.

7. Zaborbilketaren tasa: Eska-Zaraitzuko H.H.S.en Mankomunitateak finkatzen duena.

8. Udalaren gainerako tasa eta prezio publikoek bere hartan segituko dute.

9. Erabaki hauek 2007ko urtarrilaren 1ean hartuko dute indarra.

Erabakiaren kontra ondoko errekurtso hauetako edozein para daiteke:

1. Honako jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hilabetean eta hautara, berraztertzekoa, hura egin zuen udal organoari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua). Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ez da ez gora jotzekorik ez administrazioarekikorik aurkezten ahal, harik eta lehenbizikoa ebatzi edo ustez ezesten den arte. Berraztertzeko errekurtso baten ebazpenaren kontra ez da berriz ere errekurtso bera paratzen ahalko.

2. Hautara eta hilabeteko epean, honako jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Errekurtso hau aurkezten bada, ez da administrazioarekikorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3. Bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Gorzan, 2006ko urriaren 31n._Alkate udalburua, Luis Antonio Iriarte Recalde.

Iragarkiaren kodea: L0617551