139. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 20a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARTZIBAR

S.R. sektoreko plan partzialaren aldaketa Nagoren. Behin betiko onespena

Artzibarko Udalak, 2006ko uztailaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

"Artzibarko Udalak, 2006ko urtarrilaren 26ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, hasiera batez onetsi zen Artzibarko Udal Planeko S.R. sektoreko plan partziala, Nagoren, Artzibarko Udalak berak sustaturik. Jendaurrean egon bitartean (2006ko 38. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 29an eman baitzen argitara) bi alegazio-idazki jaso dira: Carlos Huarte Ilarraz jaunarena, bere izenean eta Gerardo eta Francisco Javier bere anaien izenean, eta Isabel Elizondo Larrañeta andrearena. Alegazioak aztertuta, eta ikusirik 2006ko maiatzaren 31ko txosten teknikoa non proposatzen baita Huarte jaunen alegazioa ezestea eta honela jokatzea Isabel Elizondo Larrañeta andrearen alegazioekin: katastroaren 21. poligonoko 27. lurzatian dauden zuhaitz landaketei dagokienez, alegazioa hein batean baiestea eta kalte ordainetarako kontzeptuak eranstea berdinbanaketaren prozesuan, eta gainerako alegazioak ezestea.

Orobat, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak plan partzialaren aldeko irizpena eman du eta hainbat determinazio zehaztu.

Ikusirik Nagoreko S.R. sektoreko plan partzialak Udalez gaindiko Plan Sektorialeko determinazioetako bat garatzen duela, Itoizko urtegiko bazterren erabilerak arautzeari dagokiona alegia, eta gaur den egunean oraindik ere behin betikoz onetsi gabe dagoela Nagoreko S.R.ko U.P.S.; eta kontuan hartuz komenigarria dela plan sektorialean eta ingurumenaren gaineko eraginaren deklarazioan ezartzen ahal diren determinazioak bete daitezela.

Honako hau erabaki da gehiengoz, aldeko 4 boto eta 3 abstentziorekin alegia:

1. Alegazioei buruzko 2006ko maiatzaren 31ko txostena onestea, eta harekin bat eginik, Carlos Huarte Ilarraz jaunaren alegazioa ezestea; eta Isabel Elizondo Larrañeta andreak aurkeztutako alegazioari dagokionez, hein batean onestea lehenengo alegazioa. Katastroaren 21. poligonoko 27. lurzatian zuhaitz landaketak daudenez, kalte ordainetarako kontzeptuak eranstea berdinbanaketaren prozesuan, eta gainerako alegazioak ezestea.

2. Behin betikoz onestea Nagoreko S.R. sektoreko plan partziala, bertan jasoz Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak zehazturiko determinazioak eta Elizondo andrearen alegazioa hein batean onesteak dakarren ondorioa, testu bategina prestatuko baita horretarako. Orobat, kontuan hartuko dira aipatutako plan sektorialaren ebazpenean eta ingurumenaren gaineko eraginaren deklarazioan ezartzen ahal diren zehaztapenak ere.

3. Erabaki hau alegazio egileei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

4. Erabakia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, eta proiektuaren ale bat Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura igortzea."

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Artzibarren, 2006ko azaroaren 2an._Alkatea, José Ignacio Videgáin Ibarra.

Iragarkiaren kodea: L0617609