138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

VIANA

Aurrekontuko aldaketaren behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2006ko 118. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 2an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

1._Kreditu osagarria, 1-5-6 lotespen juridikoko burtsan, 189.611,66 eurokoa, diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

2._Kreditu berezia, kontusail honetan: 461-78200 "San Juan kapera zaharberritzeko dirulaguntza", 60.000 eurokoa, diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

Vianan, 2006ko urriaren 25ean._Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0617093