138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ZANGOZA

2005eko ekitaldiko kontuak hasiera batean onetsita

Zangozako Udaleko Ogasunaren, Giza Baliabideen eta Kontuen Batzorde Bereziak, 2006ko abuztuaren 11n egin bilkuran, erabakia hartu zuen adostasun txostena emateko Udalaren 2005eko ekitaldiko kontuei, baita "Juan Francés de Iribarren" Musika Eskolako Patronatuaren, Udalaren Zahar Etxea erakunde autonomoaren eta Kirolen Udal Patronatuaren kontuei ere. Jendaurrean egonen dira udal idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 305. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 242. artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkotzat jotzen diren erreklamazio, kexa eta oharrak egin daitezen.

Zangozan, 2006ko urriaren 24an._Alkatea, José Luis Lorenzo Elbás.

Iragarkiaren kodea: L0617066