138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

ARTAXOA

2006ko aurrekontuko 1. aldaketa. Behin betiko onespena

Artaxoako Udalak, 2006ko uztailaren 28an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batean onestea 01/2006 aldaketaren espedientea 2006ko ekitaldirako onetsitako aurrekontuan.

Espedientea jendaurrean egon da 15 egun baliodunetan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (2006ko urriaren 4an) eta Udalaren iragarki oholean iragarkia agertu ondoren, eta epe horretan ez herritarrek ez interesatuek ez dute erreklamazio, kexa edo ohar bakar bat ere aurkeztu; hortaz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, behin betikoz onetsitzat jo da. Hona hemen laburpena:

_Gastuak (kreditu gehikuntza):

1 421 625. Ikastetxeko hornidura 0-3 urte: 37.100,00 euro.

_Dirusarrerak:

1 75504. Ikastetxeko hornidurarako dirulaguntza 0-3 urte: 35.245,00 euro.

1 870. Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 53.360,00 euro.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2006ko urriaren 24an._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0617062