II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak
SANTAKARA
Eraikitzeko lur bat ahozko posturen bidezko enkantean
Enkantearen xedea: herriguneko lur bat saltzea, bertan eraikitzeko.
Enkantea egiteko modua: ahozko posturen bidez. Gora jotzeko hainbestekoa, 50 euro.
Enkantea noiz eginen den: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeigarren egun baliodunean, 12:00etan.
Enkantearen xedeko lurra: hirilurren katastroko 7. poligonoko 1278. lurzatia, 215 m²-koa lurzatien zedularen arabera, Zabala kaleko 16an.
Hasierako prezioa: 10.670,45 euro.
Behin-behineko fidantza: 214 euro. Sesteoko fidantza: behin-behineko esleipenaren zenbatekoaren %10.
Enkatea non eginen den: Udal honen bilkura aretoan.
Bestelako xehetasunak baldintzei buruz: iragarki oholean eta idazkaritzan.
Santakaran, 2006ko urriaren 26an._Alkatea, Daniel Ayábar Gárriz.
Iragarkiaren kodea: L0617467