138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.2. Kontratazioa, obrak eta zerbitzu publikoak

IRUÑA

Lokala moldatzeko obrak esleiturik, Iruñeko Udalaren datuen prozesurako zentro berria egiteko eta galdara gela berritzeko Iratxeko Monasterioaren karrikako udal eraikinean

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, Iruñeko Udalaren Gobernu Batzarrak 2006ko urriaren 24ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, kontratu hau esleitu dela:

Kontratuaren xedea: lokala moldatzeko obrak esleitzea, Iruñeko Udalaren datuen prozesurako zentro berria egiteko eta galdara gela berritzeko Iratxeko Monasterioaren karrikako udal eraikinean

Esleitzeko modua: lehiaketa publikoa.

Esleipenaren prezioa: 1.712.680,36 euro.

Esleipen hartzailea: U.T.E. La Guareña, S.A. / Electrolumen, S.A.L.

Iruñean, 2006ko urriaren 31n._Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0617413