II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.1. Baimen eta lizentziak
IRUÑA
Lizentzien iraungitzea
Iruñeko Udaleko Hirigintza eta Etxebizitzako zinegotzi delegatuak ondoko ebazpena eman zuen 2006ko irailaren 13an:
RUV 13-SEP-06 (6/UV)
"Ikusita 2006ko martxoaren 1eko 11/UV ebazpena, Estación de Servicio Talluntxe, S.A.ri lizentziak iraungitzeko espedientea irekitzen diona, 2000ko urtarrilaren 20ko 10/PL ebazpenaren bidez lortutako lizentziak iraungitzat ematea erabaki dut, bai automozioko produktuak biltegian gordetzeko bai nabe bateko egokitzapen obrak egiteko Landabengo industrialdeko L kalean zenbakirik gabe, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 194. artikuluan xedatutakoaren babesean."
Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:
_Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
_Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,
_Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.
Iruñean, 2006ko urriaren 27an._Jarduneko alkatea, Juan Luis Sánchez de Muniáin Lacasia.
Iragarkiaren kodea: L0617544