138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

FITERO

Eskumenen eskuordetzea

Fiteroko Udaleko alkate udalburu Francisco Javier Yanguas Fernándezek honako dekretu hau eman du gaurko egunean:

"Kontuan harturik Fiteroko Udaleko alkate udalburua herritik kanpora egonen dela 2006ko azaroaren 9tik 12ra, bidaian izanen baita.

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43. eta ondoko artikuluetan eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13. artikuluan ematen dizkidan eskurantzekin bat.

María Victoria Jiménez Vidorreta lehen alkateordea eskuordetzea, Alkatetza honen eskumen arrunt guztietarako, aipatu araudiak aurreikusten dituen mugen barrenean.

Fiteron, 2006ko azaroaren 2an._Alkate udalburua, Francisco Javier Yanguas Fernández.

Iragarkiaren kodea: L0617553