138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

TUTERA

Queiles sektoreko plan partziala aldatzeko proiektua. Tuterako H.A.P.O.ko 4. unitate integratuko 1. sektoreko U2.11, U3.1 eta U3.11 lurzatiak

Tuterako Udaleko alkate udalburuak, 2006ko urriaren 23an eman ebazpenaren bidez, hasiera batean onestea erabaki zuen Queiles sektoreko plan partzialeko aldaketa, Tuterako H.A.P.O.ko 4. unitate integratuko 1. sektoreko U2.11, U3.1 eta U3.11 lurzatiei dagokiena, Manuel Blasco Blanco jaunak sustatua. Orobat, erabaki zuen espedientea jendaurrean jartzea hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, epe horretan aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, idatziz, Udalaren erregistro orokorrean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2006ko urriaren 23an._Alkate udalburua, Luis Casado Oliver.

Iragarkiaren kodea: L0617120