138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CASTEJON

Behin betikoz onetsirik Castejongo Trenaren Museoan eta Nekropolian sartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala

Castejongo Udalak, 2006ko abuztuaren 31ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Castejongo Trenaren Museoan eta Nekropolian sartzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Onesteko erabakia 115. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, irailaren 25ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betikoz onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Castejonen, 2006ko azaroaren 2an._Alkatea, Javier Sanz Carramiñana.

CASTEJONGO TRENAREN MUSEOAN ETA NEKROPOLIAN SARTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

1. artikulua. Honako tasa hau martxoaren 2ko 4/1999 Foru Legearen 100,5 artikuluari jarraituz ezarri da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, tasa eta prezio publikoen gaietan, aldatu baitu lege horrek.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Hauek dira ordenantza honetako zergapeko egintzak:

a) Museoan ikustaldia egitea.

b) Ikastaroak, ikasgelak, tailerrak, mintegiak edo bertzelako jarduketak egitea.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Subjektu pasiboak dira museoan ikustaldia egiten dutenak eta zergapeko egintzan sartzen diren bertze jarduketak egiten dituztenak.

Tarifak

4. artikulua. Aplikatuko diren tarifak ordenantza honetako eranskinean agertzen dira, eta indarra izanen dute Udalak osoko bilkuran aldatzen ez dituen bitartean.

Tasen sorrarazpena

5. artikulua. Tasak ordainaraziko dira museoan sartzean, bertan ikustaldia egiteko.

2. artikuluko b) letran biltzen diren jarduketak eginez gero, izena ematen denean ordainaraziko da tasa.

Dirubilketa tarifa

6. artikulua. Museoan ikustaldia egiteagatik ordaindu beharreko tasen bilketa horretarako izendatzen diren langileek eginen dute, hartan sartu aitzin. Lan horiei loturiko langileek aldian behin kontuak aurkeztuko dizkiote Diruzaintzari, zehazten diren formalitateak eginda.

2. artikuluko b) letran biltzen diren jarduketak eginez gero, Udalak ezartzen duen banku-kontuan eginen da ordainketa.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa._Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan Ordenantza fiskal orokorra eta aplikatzen ahal diren xedapen guztiak aplikatuko dira.

Tarifak:

_Tasa arrunta: 3 euro.

_Tasa murriztua: 2 euro; haren barrenean egoera hauek sarturik daude:

Adingabe zibilak.

Hiruretan hogeita bortz urtetik goitikoak eta erretiratuak, egiaztagiria aurkeztu ondoan.

Museoen Nazioarteko Kontseiluko kideek, erakunde horretako kide direla frogatu ondoren.

Langabetuak, INEMeko txartela aurkeztuta.

Gazte Txartelaren, Ikasleen Txartelaren edo horien baliokide diren nazioarteko txartelen titularrak, agiri horiek aurkeztu ondoren.

Hezkuntza eta kultur arloetako erakundeei loturiko taldeek, arduradunari museoa bisitatzeko eskabidea aurkeztu ondoren.

Familia ugariak, egiaztagiria aurkeztuta.

15 lagun baino gehiagoko taldeak.

_Ikastaro, gela, tailer, mintegi edo jendaurreko egintzetarako tasak: jarduketa bakoitzerako zehazten direnak.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Iragarkiaren kodea: L0617480