138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARAÑAIN

Beren buruaz baliatzeko zailtasuna duten pertsonendako etzez etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantza. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2006ko urriaren 26an egin osoko bilkura arruntean, legeak eskatzen duen quoruma zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea Beren buruaz baliatzeko zailtasuna duten pertsonendako etxez etxeko laguntza zerbitzua arauten duen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan, aipatutako artikuluko 3. idatz-zatiak igorrita, ezarritako aginduekin bat, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatu orok bidezko juzgatzen dituen erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzan.

325.1.c) artikuluaren amaierako aurreikuspenei jarraituz, jendaurreko tramitean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da eta haren testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, ezertan ukatu gabe lege beraren 326. artikuluari jarraituz jardun daitekeela.

Aditzera ematen da, aipatu aginduari jarraituz eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.r) artikuluan emandako eskumena erabiliz.

Barañainen, 2006ko azaroaren 2an._Alkate udalburua, Iosu Senosiáin Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L0617545