138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

OITZ

2007ko karga-tasak

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz, Udalak, 2006ko urriaren 18ko osoko bilkuran, aho batez erabaki du honako karga-tasa hauek ezartzea 2005erako:

1._Hirilurraren gaineko kontribuzioa: %0,2050. Balorazio txostena onesten bada, karga tasa %0,2064 izanen da.

2._Landalurraren gaineko kontribuzioa: %0,40.

3._Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: 2%.

4._Hirilurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/95 Foru Legearen 175. artikuluan ezarririko gehieneko portzentajeak aplikatzea. Karga-tasa: %12.

5._Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: 1 indizea.

Erabaki hauek 2006ko urtarrilaren lehenean hartuko dute indarra.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Oitzen, 2006ko azaroaren 2an._Alkatea, Alberto San Miguel Mindegia.

Iragarkiaren kodea: L0617484