138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ARTAXOA

Artaxoako Udal Planeko determinazio xehekatuen aldaketa puntuala, eraikinen altuerak neurtzeko modua eta haiei dagozkien beste baldintza batzuk ukitzen dituena. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2006ko urriaren 27ko osoko bilkuran eta bertaratutako guztiak ados jarrita, erabaki zuen hasiera batez onestea Artaxoako Udal Planeko determinazio xehekatuen aldaketa puntualaren gaineko espedientea, eraikinen altuerak neurtzeko moduari eta haiei dagozkien beste baldintza batzuei buruzkoa baita. Espedientea Juan Pedro Egea arkitektoak prestatua da, Artaxoako Udalak sustaturik.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesatuek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, interesatuek jakin dezaten.

Artaxoan, 2006ko urriaren 30ean._Alkatea, Pedro María Egea Ortiz.

Iragarkiaren kodea: L0617483