I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARTAMENTUA. Iragarkiak.
788/2006 Ebazpena, maiatzaren 23koa, Barne zuzendari nagusiak emana, 2006ko apirilaren 11ko Nafarroako Foruzaingoan sarjentu lanetan aritzen diren kideen behin betiko maila-zerrenda argitaratzea erabakitzen duena. Iragarkia.
13 zenbakia duen Foruzaingoko sarjentuak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Barne zuzendari nagusiak emandako 788/2006 Ebazpen horren kontra. Horren berri ematen zaie interesatu guztiei, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluei jarraituz, iragarki hau argitaratzen denetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2; Iruña).
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesatuen eskura dago Funtzio Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. oina, Iruña).
Iruñean, 2006ko azaroaren 3an._Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Alberto Andérez González.
Iragarkiaren kodea: F0617560