II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
UGAR
Herrilurraren desafektazioa, haren erabilera Deierriko Udalari lagatzeko
Kontzeju honek, 2006ko irailaren 21ean egin bilkuran, besteak beste, erabaki hau hartu zuen:
"Hasiera batean onestea herrilurretako lurzati baten desafektazioa Mendiaria alderdian (5. poligonoko 113. lurzatia, 2.000 m² dituena), haren erabilera Deierriko Udalari lagatzeko Allozko urtegiaren ustiapen turistikoari loturiko josteta jardueretako instalazioetarako.
_Espedientea jendaurrean jartzea hogeita hamar eguneko epean interesatuek azter dezaten eta, kasua bada, behar diren erreklamazioak egin ditzaten, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143. artikuluan ezarritakoarekin bat.
_Desafektazio hori arautuko duten baldintza ekonomiko administratiboen agiria onestea".
Ugarren, 2006ko urriaren 23an._Kontzejuburua, Pedro José Garayo Echeverría.
Iragarkiaren kodea: L0617086