138. ALDIZKARIA - 2006ko azaroaren 17a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

MURIETA

Hirigintzako hitzarmena hasiera batez onetsita

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hasiera batez onetsi da Murietako Udal Planeko U.A.2 unitatea kudeatzeko hirigintza hitzarmena. Jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta, behar izanez gero, alegazioak aurkez ditzaten.

Murietan, 2006ko urriaren 26an._Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: L0617184